19. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

539/2020 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 43/2020 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak onetsi ziren, eta igoera eta ziurtapen baldintzak ezarri.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak proposatu du aldaketa bat sartzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 430/2020 Ebazpenaren VI., VII., VIII. eta IX. eranskinetan, desadostasun tekniko batzuk daudelako, akats baten ondorioz. Ebazpen horren bidez araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak onetsi ziren, eta igoera eta ziurtapen baldintzak ezarri.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 430/2020 Ebazpenaren VI., VII., VIII. eta IX. eranskinetan egin beharreko aldake-tak onestea (ebazpen horren bidez araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak onetsi ziren, eta igoera eta ziurtapen baldintzak ezarri). Hona aldaketak:

VI. eranskinean. 11.2.3. c) atazak.

Honako hau dioen tokian:

–200-250 hitz arteko testua.

Honako hau behar du:

–200-225 hitz arteko testua.

VII. eranskinean, 7.1. Bitartekotza idatzia.

Honako hau dioen tokian:

–Ahozko testuak.

Honako hau behar du:

–Testu idatziak.

VIII. eranskinean. 4.3.2. Produkzioa eta koprodukzioa.

Honako hau dioen tokian:

–100 hitz, gehienez ere.

Honako hau behar du:

–75 hitz, gehienez ere.

Gai berari buruz, IX. eranskinean. 10.2. Ahozko produkzioa eta koprodukzioa: ezaugarriak eta formatua.

Honako hau dioen tokian:

–100 hitz, gehienez ere.

Honako hau behar du:

–75 hitz, gehienez ere.

Azkenik, IX. eranskinean. Bitartekotza idatzia. 11.1.3. Atazak, c) atala falta da (euskarriak).

Honako hau behar du:

c) Euskarriak.

–Atazari dagokion curriculumaren gaia sartuko da.

–Sarrerako testua 2. hizkuntzan egonen da, eta ez da 500 hitzetik gorakoa izanen.

–Sarrerako testuak testuingururako garrantzitsua den eta garrantzitsua ez den informazioa izanen du, izangaiak aukeratu behar izateko zein den planteaturiko egoerarako garrantzitsua den informazioa.

–Euskarrietan, bitartekotzarako testuaren hasierako agurra, sarrera eta bukaerako agurra sartuko dira.

–Espazio batzuk erreserbatuko dira (bazter bat edo zutabe bat) puntuazio partzialak jartzeko eta aztertzailearen iruzkinak idazteko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko abenduaren 17an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2015996