188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

Aldaketa, Batzarraren ordenantzetako 24. artikuluan.
Hasierako onespena

2021eko maiatzaren 22ko bilkuran honako erabaki hau hartu du, bertaratutakoen (18) arteko 12 boto alde eta 6 aurka zituela:

Batzarrak egiteko lekua.

1. Onesten da espedientea hastea Lokiz Mendiko ordenantzak aldatzeko (24. artikulua), otsaileko bilkurak egiteko lekuari dagokionez. Urtero eginen da bat, txandaka, Mendia osatzen duten herri partzuerrak diren bost ibarretako batean. Hura non egin eta antolatuko den, ibar edo barruti bakoitzeko herri partzuerretako batzarkideek zehaztuko eta prestatuko dute.

2. Ordenantzen xedapenetako laugarrenaren arabera egin behar da haien aldaketa.

3. 2022ko otsaileko bilkura Ega ibarreko herri batean eginen da, Antzinen, Murietan edo Mendilibarrin, horretarako eskaintzen den udalaren edo kontzejuaren egoitzan, eta Eukeni Fernandez Garridoren esku gedituko da egoitza hori zehaztea eta prestatzea, ordenantzaren 24. artikuluaren aldaketa indarrean jartzearen baldintzapean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2021eko uztailaren 30ean.–Batzarreko burua, José Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2111901