188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

Ordenantza, Lokiz Mendiko landabide publikoen erabilera eta aprobetxamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Batzarrak, 2021eko maiatzaren 22ko bilkuran, bertaratutakoen artean (18) aho batez, honako erabaki hau hartu du:

a) Hasiera batez onestea Batzarrean aurkeztutako eta eztabaidatutako testua, dagoen-dagoenean.

b) Jendaurrean jartzea, onespen erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundeko iragarki-taulan iragarri ondotik, hogeita hamar egunez gutxienez, epe horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten bada, haiek ebaztea. Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betikoa bihurtuko da aurrean aipatutakorik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar horiek argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2021eko uztailaren 30ean.–Batzordeko burua, Jose Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2111894