188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2021eko uztailaren 21eko 1385/2021 Ebazpenaren bidez, alkateak honako hau xedatu du:

1.–Ondoko alkateordeei eskuordetzan ematea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 2021eko abuztuaren 2tik 22ra bitartean, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz:

–Abuztuaren 2tik 8ra bitartean, biak barne, Anichu Agúera Angulo lehen alkateordeari.

–Abuztuaren 9tik 17ra bitartean, biak barne, Zeus Pérez Pérez hirugarren alkateordeari.

–Abuztuaren 16tik 22ra bitartean, biak barne, Irune García García laugarren alkateordeari.

2.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran; ukitutako udalkideari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deustan ukatu gabe indarra hartzea sinatzen denetik aurrera.

Argitara ematen da bat etorriz AFEaren 44. artikuluarekin eta Udal Antolamenduaren Erregelamenduaren 24.2 artikuluarekin.

Tuteran, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2111701