188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tarazonicaren bide berdearen Partzuergoaren estatutuetan. Jendaurrean jartzea

Aditzera ematen da Tarazonicaren bide berdearen Partzuergoko Batzar Orokorrak erabaki zuela, 2021eko uztailaren 16an egin bilkuran, estatutuen aldaketari hasiera ematea, horiek egokitzeko xedez indarrean dagoen araudiari, Moncayo eta Tarazonako Eskualdearen izen berriari eta burutzaren araubidean izaniko aldaketari.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete Tuterako Udalaren Idazkaritzan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2021eko uztailaren 22an.–Partzuergoko burua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2111629