188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurraren okupazio espedientea jendaurrean jartzea eta “La Senda, Corral del Molino II parke eolikoa” lurpeko goi-tentsioko (66 kilovolt) linea elektrikorako baldintza-agiria onestea

Tuterako Udalak, 2021eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen baimena ematea Enerfín Sociedad de Energía SLUri herri-lurra okupatzeko, “La Senda, Corral del Molino II parke eolikoa” lurpeko goi-tentsioko (66 kilovolt) linea elektrikoaren proiekturako, zeina foru intereseko inbertsio deklaratu baita.

Aipatu okupazioak Nafarroako Gobernuaren azken onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, okupazioa arautzeko baldintza-agiria onetsi zen aipatu linea elektrikorako.

Okupazio espedientea jendaurrean jartzen da, erdira murriztuta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezartzen den epea (15 egun), ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, aplikagarria baita Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2019 Foru Legearen 4. artikuluan xedaturikoa, foru intereseko inbertsio deklaraturik baitago. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa) posta bidez (montes@tudela.es) aurretiko hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2021eko uztailaren 23an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2111624