2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Dirulaguntzen deialdia, 2021-2022 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloetan matrikulatutako ikasleek nahitaezkoak dituzten testu liburuen eta ariketa koadernoen gastuaren zati bat ordaintzeko. Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 576715.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/576715)
Lehena.–Onuradunak:
Laguntza hauek eskola-adineko adingabeak dituzten familiendako dira. Adingabeek egon behar dute Azkoiengo udalerrian erroldatuta eta Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta hurrengo ikasturtean.
Bigarrena.–Xedea:
2021-2022 ikasturtea hasteak dakartzan gastuen zati bat ordaintzea, apalagoa izan dadin nahitaezko zenbait testu-libururen gastua, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ez duenean doakoak izateko, baita hurrengo ikasturterako ezinbestekoak diren ariketa koadernoen gastua ere.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Laguntzen zuzkidura 8.000 eurokoa izanen da.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak eta haiekin batera doan dokumentazioa aurkezteko epea 2021eko irailaren 17an, ostirala, bukatuko da.
Azkoienen, 2021eko uztailaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2111622