188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Udal Planeko U.I. XVIko ZN-2 eremua birpartzelatzeko proiektuan eta urbanizatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 26an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 26-JUL-21 (11/US).

Jendaurreko epea iragan baita Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko maiatzaren 24an hasiera batez onetsi ondotik (4/US) “Iruñeko ZN-2 eremuko konpentsazio batzordearen proposamena, Iruñeko ZN-2 eremua urbanizatzeko exekuzio-urratsei loturiko berme eta konpromisoei buruzkoa ” izeneko agiria, Cristina Viña Oloronek Iruñeko ZN-2 eremuko konpentsazio batzordea ordezkatuz apirilaren 22an izapidetzeko aurkeztua, aipatu eremua birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuetan eranskin gisa txerta dadin, eta bat etorriz Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren 2021eko uztailaren 21eko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea “Iruñeko ZN-2 eremuko konpentsazio batzordearen proposamena, Iruñeko ZN-2 eremua urbanizatzeko exekuzio-urratsei loturiko berme eta konpromisoei buruzkoa ” izeneko agiria, Cristina Viña Oloronek Iruñeko ZN-2 eremuko konpentsazio batzordea ordezkatuz apirilaren 22an izapidetzeko aurkeztua, aipatu eremua birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuetan eranskin gisa txerta dadin.

2. Erabakia jakinaraztea M.ª Cristina Viña Olorón andreari, ZN-2 eremuko konpentsazio batzordea ordezkatzen baitu, eta Jabetza Erregistroari.

3. Erabaki hau Iruñeko Udaleko Ondareari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita,edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2111719