188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Musika Eskolako tasen eta Erdi Aroko azokan lurzorua okupatzeko tasen aldaketa, eta festetako programaren eta bertako iragarkien prezio publikoak. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2021eko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituela Musika Eskolako tasen eta Erdi Aroko azokan lurzorua okupatzeko tasen aldaketa, eta festetako programaren eta bertako iragarkien prezio publikoak.

Auzotarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da.

Erriberrin, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2111822