188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Balorazio txostenaren berrikuspena berriro jendaurrean jartzea

Obanosko Udalak onetsi zuen tramiteak hastea osorik berrikus zedin bere udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txostena, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 35. eta 36. artikuluekin (foru lege horrek tratatzen ditu Nafarroako lurralde aberastasunaren erregistroa eta katastroa).

Berrikuspen-proiektua jendaurrean egon ondotik, berriz ere jendaurrean jartzen da, Batzorde Mistoak 2021eko ekainaren 29ko bilkuran zenbait aldaketa sartu ondoren.

Berriz ere jendaurrean jartzen da balorazio txostenaren proiektua, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Obanosko Udalaren bulegoetan eta gardentasun atarian (https://obanos.sedelectronica.es/transparency/387c19a7-39db-410b-a9eb-3cb854c5df23/), egoki juzgatzen diren alegazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Obanosen, 2021eko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2111877