188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Hirigintza hitzarmena 3. poligonoko 25. eta 66. lurzatietan eta 4. poligonoko 213. lurzatian. Behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2021eko ekainaren 9ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 25. eta 66. lurzatietan eta 4. poligonoko 213. lurzatian. Inmaculada Mina Arbeloa da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hogei laneguneko epean, iragarkia 2021eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ean, argitaratu zenetik hasita, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Epea iraganda eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, aipatu hirigintza hitzarmena behin betiko onesten da.

Elon, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2111885