188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE-14A exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko uztailaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmena Sociedad Cooperativa Lumbier. Desarrollo Unifamiliares delakoarekin, UE-14A exekuzio unitatean eraikigarritasuna handitzeari lotutako lagapen-eginbeharren ordez haien baliokide ekonomikoa emateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin.

Irunberrin, 2021eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2112115