188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Irunberriko 5. banaketa eremuko UE-14A exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Irunberriko 5. banaketa eremuko UE-14A exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Sociedad Cooperativa Lumbier. Desarrollo Unifamiliares delakoak sustatua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2111907