188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGABENGOA

Kontzejuko hilerriaren erabilera kudeatzeko ordenantza.
Hasierako onarpena

Lizarragabengoko Kontzejuak, 2021eko uztailaren 29an egindako bilkuran kontzejuko hilerriaren erabilera kudeatzeko ordenantza hasiera batean onartu zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Oficialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskala behin betiko onetsita geldituko da.

Lizarragabengoan, 2021eko abuztuaren 6an.–Lehendakaria, Teresa Goicoechea Arregui.

Iragarkiaren kodea: L2112261