188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura arloko eta euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egin daitezen 2021ean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 575869.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/575869).

Xedea: araubidea ezartzea Lizarrako elkarte eta partikularrei laguntzak emateko, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak laguntzeko:

1.1 Kultura arloko jarduerak.

Dirulaguntzek jarduera hauek hartuko dituzte aintzat: kulturalak, soziokulturalak, heziketa-, festa- edo aisia-arlokoak (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta abar), artistikoak (kontzertuak, antzerkia, zinema hezigarria...). Dirulaguntzek helburu hau izanen dute:

–Lizarrako herriko elkarteek aurrera eramaten dituzten kultur programa eta jarduerak laguntzea.

1.2 Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

Diruz lagunduko diren jardueren xedea izanen da, alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Alegia, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak, Lizarrako euskaldunei aukera berriak emanez euskara eguneroko espazioetan erabil dezaten.

Beste alde batetik, helduen euskalduntzean edo helduei zuzendutako euskararen irakaskuntzan sortutako defizita gutxitzea.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 8.500 euro, kultura jarduerak antolatzeagatik; eta 4.000 euro, euskarazko jarduerak eta helduen euskalduntzean sortutako defizita gutxitzen laguntzekoak antolatzeagatik.

Laguntzak eskatzeko epea: 2021eko urtarrilaren 1etik irailaren 27ra, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

Onuradunak: deialdiaren xedean zehaztutako jarduerak egiteko biltzen diren elkarteak edo taldeak, Lizarran kokatuak. Pertsona fisikoei dagokienez: 16 urtetik gorakoak eta Lizarran erroldatutakoak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2021eko uztailaren 14an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2111402