188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdi publikoa, banakako ebaluazioaren araubideko dirulaguntzak emateko Zizur Zendean diharduten autonomo eta enpresa txiki eta ertainei, baldin 2020ko ekitaldian haien jardueran COVID-19ak eragina izan badu. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 577042.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/577042)

Lehena.–Onuradunak:

Jarduera enpresarialak, profesionalak edo artistikoak egiten dituzten negozioak, jarduera Zizur Zendeako udal-mugartean egiten badute, Zizur Zendeako EJZn alta emanda bazeuden alarma egoera ezarri zen egunean (2020ko martxoaren 14a).

Bigarrena.–Xedea.

Langabezia prebenitzea Zizurko Zendeako udalerrian, COVID-19ak eragindako alarma egoerak ekarritako ondorio ekonomikoak apalduz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak eskura daude Udalaren web orrian https://www.cendeadecizur.es/noticias/convocatoria-ayudas-covid-para-pymes-y-autonomos/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Kontzeptu horretarako 20.000 euroko zenbatekoa kalkulatuko da, eta laguntza horiek emateko baldintza izanen da udal aurrekontuan kreditu nahikoa eta egokia egotea, xede horretarako 2318.48001 partidan, Covid-19 laguntzak, autonomoentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat.

Oro har, 1.500 euroko dirulaguntza emanen da, baldin eta urteko batez besteko fakturazioa gutxienez %30 jaitsi bada 2020ko ekitaldian, 2019ko ekitaldiarekin alderatuta.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2021eko azaroaren 30ean bukatuko da.

Gazolatzen, 2021eko uztailaren 27an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2111688