188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Hirigintzako Araudi Parikularreko 22., 24.
eta 35. artikuluen aldaketa. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2021eko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Cintruenigoko Udal Plan Orokorreko hirigintzako determinazio egituratzaileen aldaketari, hau da, Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularreko 22., 24. eta 35. artikuluen araubidea aldatzeari, eta berariaz gehitu zituen jarduera baimengarrien artean energia-iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa ekoizteko instalazioak eta haien ebakuazio azpiegiturak, lurralde planeamenduak ahalbidetzen duen tokian. Sustatzailea Enel Green Power España SL da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. Espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan.

Cintruenigon, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2111841