188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Kudeatzeko hirigintza hitzarmena.
Aldaketaren behin betiko onespena

Beteluko Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Beteluko Udalaren eta Emilio Sotil Gorriti eta María Coro Cestau Olanoren arteko kudeatzeko hirigintza hitzarmenaren aldaketa, Beteluko 2. poligonoko 41. lurzatiaren ordenatzearen proposamenari buruzkoa. Aldatu den hitzarmena 2019ko martxoaren 29an onartu zen behin betikoz eta 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. eta hurrengo artikuluetan xedatua bete dadin.

Betelun, 2021eko uztailaren 28an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2111821