188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia, 2021ekoa. Laburpena

DDBN (Identif.): 576314.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/576314).

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 21ean egin bilkuran, onetsi zituen 2021ean Euskara ikasteko dirulaguntzak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza jaso ahal izanen dute ondoko baldintza hauek betetzen dituztenek:

a) 16 urte baino gehiago izatea.

b) Baztanen erroldaturik egotea urtebeteko antzinatasunez eta egoera horretan irautea diruz lagunduko den aktibitateak dirauen denbora osoan.

c) Zergen ordainketa nahiz Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean edukitzea eta Baztango Udalarekin ordaindu gabeko zorrik ez izan.

d) 2020-2021 ikasturtean (2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra) euskaltegi batean euskara ikastaroren batean matrikulaturik egotea eta haren matrikula ordaindurik izatea.

e) Euskaltegiak ikastaroaren gutxienez % 80ko asistentzia/aprobetxamendu egiaztaturik izatea. Autoikaskuntza programa batean ikasten duten ikasleek ere horren aprobetxamendu-egiaztagiria aurkeztu behar dute.

f) Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko dirulaguntza deialdia aterako balu hura ere eskatzea beharrezkoa izanen da, salbuespenak salbuespen.

Estatu Espainiarreko dokumentazio ofizialarekin arazoak dituztenak.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honek xede hau du: euskara ikasteko ikastarorik egiten duten baztandarrei horrek dakarkien matrikula gastuetarako dirulaguntza emateko modua arautzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

–Dirulaguntza hauek 2021 urteko aurrekontuen dirulaguntzen diru-sailaren kargura, euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia izenekora joanen dira. Horretarako 8.000 euroko aurrekontua dago.

–Dirulaguntza hau gehienez ere 420 eurokoa izanen da. Laguntzaren zenbatekoa eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da, eta aurkezten diren eskabideen arabera eginen da aurrekontuaren zatiketa.

–Aurrekontuetan aurreikusi den diru-kopurua, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

–Dena dela, dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute 420 euro baino gehiago jaso deialdi bakoitzeko.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 1etik urriaren 1era (14:00ak arte) izanen da. Epea luzaezina izanen da.

Baztanen, 2020eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2111872