188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

5. zenbakiko lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1976. lurzatian (Anaitasuna etorbideko 23. hiri unitateko 3. azpieremua)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea 5. zenbakiko lokala, Mutiloako katastroko 2. poligonoko 1976. lurzatian dagoena (Anaitasuna etorbideko 23. hiri unitateko 3. azpieremua).

Hasierako prezioa 122.538,00 eurokoa da.

Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), 2021eko irailaren 30eko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2111847