188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Laborantzako herri-lurren adjudikazioa eskatzea.
Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa

Oibarko Udalak, 2021eko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“(...)

Hirugarrena.–10 egun balioduneko epea irekitzea Udalean aurkezteko laborantzako herri-lurren adjudikaziorako eskaerak, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez. Eskaera egiten ahalko dute familia unitateko titularrak diren bizilagunek, betetzen badituzte horretarako ezarritako baldintzak, hala urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154. eta 182. artikuluetan nola Udal honen Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 18. artikuluan.

(...)”

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta 10 egun balioduneko epea irekitzen, aipatutako eskabideak aurkez daitezen.

Oibarren, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2111628