188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Laborantzako herri-lurren adjudikazioa eskatzea. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak

Oibarko Udalak, 2021eko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“(...)

Lehena.–Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 10 egun balioduneko epea irekiko dela, eskubidea dutela uste duten herritarrek eska dezaten laborantzako herri-lurren adjudikazioa, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen modalitatean. Interesdunek frogatu beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintzak, hala 280/1990 Foru Dekretuaren (Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua) 154., 158. eta 182. artikuluetan nola Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 8. artikuluan.

(...)”

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta 10 egun balioduneko epea irekitzen, aipatutako eskabideak aurkez daitezen.

Oibarren, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2111627