188. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

140/2021 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Miranda Arga eta Berbintzanan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2021eko otsailaren 15ean, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, honako instalazio elektriko hau egiteko administrazio baimena eskatu du, bai eta proiektuaren onespena eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11164 (Erref.: 2021-001 GES2A Obra 100914608).

–Instalazioaren kokalekua: Miranda Argako eta Berbintzanako udal-mugarteak.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Berbintzana-Miranda Arga” 13,2 kV-eko linea elektrikoa berritzea 149. eta 325. euskarrien artean, horniduraren kalitatea hobetzeko eskualdean. Horretarako, egungo eroalea (LA-56) ordeztuko da zirkuitu bakun berri batekin, zeinak 100-AL1/17-ST1A motako aluminio eta altzairuzko eroalea baitu (5.972 metro). Trazadura bera izanen du, eta dauden 63 euskarriak kenduko dira, 41 euskarri berri proiektatu baitira. “San Marcos-Erriberri” zirkuituko 132 kV-eko goi tentsioko linearekin bi gurutzaketa eginen direnez, bi tarte lurperatu behar dira, 49 et 52 metrokoak oinplanoan, HEPRZ1 12/20kV 3(1x240)mm AL+H16 eroalearekin.

–Aurrekontua: 220.363,80 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (2021eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 1ekoan, eta 2021eko martxoaren 2ko Diario de Navarran), eta Miranda Argako eta Berbintzanako udalei ere bidali zitzaizkien, ikusgai jar zitzaten.

Ez da alegaziorik jaso.

Separatak igorrita Miranda Argako eta Berbintzanako udalei, Agrowind Navarra 2013 SLri eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta txostena egiteko eskatuta, ez dute deus adierazi horri buruz.

Espedientean jasota dago I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren 2021eko martxoaren 23ko adostasuna Nedgia Navarra SAren (E–NAV–20210007) 2021eko martxoaren 15eko baldintzekiko.

Espedientean jasota dago I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren 2021eko martxoaren 17ko adostasuna Nafarroako Gobernuko Zainketa Zerbitzuaren 2021eko martxoaren 3ko 2021/134154 txostenarekiko.

Separata bat igorrita Telefónica de España SAri, hark, 2021eko martxoaren 4an, adierazi du ez duela inolako eragozpenik aipatutako proiektua egiteko, baldin eta indarreko araudia betetzen bada.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta betez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak gauzatzeko.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri, Nedgia Navarra SAri, Agrowind Navarra 2013 SLri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Miranda Argako eta Berbintzanako udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea ezen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko uztailaren 6an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2111318