187. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (azaroaren 28ko 2568/1986 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta Tafallako Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoaren II. kapituluan xedatuarekin, Alkatetza honek

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Udal honetako lehen alkateorde Uxua Olkoz Velazen esku uztea Alkatetza honen eginkizunak abuztuaren 21etik irailaren 12ra, biak barne, alkatea kanpoan izanen baita, oporretan.

Bigarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2021eko uztailaren 19an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2111330