187. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Makirriaingo (Leotz) aziendarendako itxituran diren
herri-larreen aprobetxamendua, herritarrendako zuzeneko adjudikazioren bidez

Leozko Udaleko Udalbatzak, 2021eko uztailaren 28ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea Makirriaingo aziendarendako itxituran diren herri-larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzeko, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Interesa duen pertsona orok, betez gero Leozko Udaleko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren 45. artikuluak adierazten duen dokumentazioarekin, eta eskatzen dituen aprobetxamenduen zerrendarekin batera.

Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Iratxetan (Leotz), 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2111862