185. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Ergoienako Udalak, 2021eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri horien ale bat Udal Idazkaritzaren bulegoetan dago, kontsultatu nahi dituen ororen eskura.

Ergoienan, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2111865