185. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.
Jendaurrean jartzea

Artzibarko balorazio txostenaren batzorde mistoak, 2021eko ekainaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Artzibarko Udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web orrian, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Nagoren, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2111297