185. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2021eko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa onestea, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den gainerako legerian agindutakoarekin.

Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, toki entitatearen iragarki-taulan eta 2021eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 5ekoan, argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2021eko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da plantilla honen behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Torres del Rion, 2021eko uztailaren 26an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko udalekin partekatua. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: F. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: F. E maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 3,21.

Administrazio kontratudun langileen eta aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

–Administrazio araubidea.

Deiturak eta izena: Úriz López Irene. Araubide juridikoa: administrazio-kontratua, bitarteko gisa. A maila. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Gradua: -. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021/05/03.

Deiturak eta izena: Moreno Alba, Alfredo. Araubide juridikoa: administrazio-kontratua, bitarteko gisa. E maila. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Gradua: -. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015/10/04.

–Lan araubidea.

Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: aldi baterako eta bitarteko lan-kontratuduna. E maila. Lanpostua: administrari-ofiziala. Gradua: -. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016/04/06.

Iragarkiaren kodea: L2111633