185. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2021eko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki-taulan eta 2021eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 5ekoan. Jendaurreko epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua

Zuzeneko zergak

112.600,00

2. kapitulua

Zeharkako zergak

3.000,00

3. kapitulua

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

7770,00

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

114806,00

5. kapitulua

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

39025,00

6. kapitulua

Inbertsio errealak besterentzea

0

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

0

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA:

277.201,00

GASTUAK:

1. kapitulua

Langileria-gastuak

107.060,00

2. kapitulua

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

147.891,00

3. kapitulua

Finantza-gastuak

1.000,00

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

10.050,00

6. kapitulua

Inbertsio errealak

11.200,00

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

0

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0

GASTUAK, GUZTIRA:

277.201,00

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Torres del Rion, 2021eko uztailaren 26an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2111631