185. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Balorazio txostena Batzorde Mistoaren txostenari egokitzea
eta berriz jendaurrean jartzea

Garesko Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Balorazio txostenaren proiektua aldatzea, Batzorde Mistoaren aktan jasotako oharren arabera.

2. Berriz jendaurrean jartzea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da kontsultarako, Udalaren Idazkaritzan eta ediktu-taulan ez ezik, Garesko Udalaren webgunean ere, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2111325