185. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkateordeak izendatzea eta Tokiko Gobernu Batzarraren
osaera aldatzea

Udal honetako alkateak, 2021ko uztailaren 13an, 2918. Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8 artikuluak honako hau xedatzen du: “Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei lotuko zaizkie”. Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 38.d, 52. eta 53. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluari jarraikiz, Alkatetza honek, legez dituen eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

1. Alkateorde izendatzea honako zinegotzi hauek:

–Lehen alkateordea: Daniel Arana Belloso

–Bigarren alkateordea: Miriam Arraiza Rincón

–Hirugarren alkateordea: Manuel Pedro Ayechu Redín.

2. “Tokiko Gobernu Batzarraren” osaera aldatzea, kide hauek izan ditzan: alkatea, haren buru ere izanen baita; Daniel Arana Belloso, EH Bilduren ordezkaria; Miriam Arraiza Rincón, Garestarren Bilgunearen ordezkaria; eta Manuel Pedro Ayechu Redín, Ximenez de Rada hautesle-elkartearen ordezkaria.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Miriam Arraizari.

4. Udalbatzari honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra ebazpen hau sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2021eko uztailaren 13an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2111307