185. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua aplikatuz, argitara ematen da Odietako Udalak, 2021eko ekainaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuela onestea Odietako udalerriko katastroko balioen balorazio txostena berrikusteko proiektua, bai eta dagozkion iragarkiak argitaratzea Odietako udaletxeko ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere. Balorazio txostenaren proiektua 25 egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Odietako udal-bulegoetan, Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erripan (Odieta), 2021eko ekainaren 29an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2111206