184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

68E/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Iturengo Arau Subsidiarioetan, 1. poligonoko 209. lurzatian, aldaketa egituratzaile bat egiteko espedientea, Iturengo Udalak sustatua.

Iturengo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Aldaketaren helburua da lurzati horren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatua izatera igarotzeko, eta aparkaleku publikorako sistema orokor gisa kalifikatzea.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 484E/2021 Ebazpenaren bidez, aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da, eta ondorioztatu da ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, baina ingurumenean integratzeko lan batzuk egin behar direla, aparkalekuak ibai bazterrarekin muga egiten duen tokian ibai bazterreko espezieak landatuz (Fraxinus excelsior, Alnus glutinosa, Salix...).

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Iturengo Arau Subsidiarioetan, 1. poligonoko 209. lurzatian, aldaketa egituratzaile bat egiteko espedientea, Iturengo Udalak sustatua, determinazio hau eginda:

–Urbanizazioa ingurumenean integratzeko, aparkalekuak ibai bazterrarekin muga egiten duen tokian, ibai bazterreko espezieak landatu beharko dira (Fraxinus excelsior, Alnus glutinosa, Salix...).

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Iturengo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Iturengo Udalari igortzea, dagokion hirigintza-araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan eta, hala, udal plan orokorrak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 1ean.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2110750