184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1100E/2021 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Sofía Esquisabel Ansó andrea Altsasuko OOLTko Erizaintza Unitateko buru izendatzen baita bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko direla erizaintza unitateetako buruak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Sofía Esquisabel Ansó andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Altsasuko OOLTko Erizaintza Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Sofía Esquisabel Ansó andreari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2111309