182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

140/2021 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio espediente bati, honako hauetako abelbideetako mugarriak sailkatu, berritu eta haien inbentarioa egiteko: Ameskoabarrena, Lokiz mendia, Villamayor de Monjardín, Samendieta 30. fazeria, Metauten eta Allin, eta, hauetako tarte batzuetan mugarriak berritu eta haien inbentarioa egiteko: Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbideko (MAEA) tarte batzuk, 5. iraganbidea eta Ebroko iraganbide nagusirako (EIN) mendiko adarrak eta MAEA-EIN loturakoak Azkoienen eta MAEA-EIN loturako adarra Andosillan.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horiek erabiliz, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak beharrezkotzat jo du lanak hastea.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea espediente bati hasiera ematea, honako hauetako abelbideetako mugarriak sailkatu, berritu eta haien inbentarioa egiteko: Ameskoabarrena, Lokiz mendia, Villamayor de Monjardin, Samendieta 30. fazeria, Metauten eta Allin, eta hauetako tarte batzuetan mugarriak berritu eta haien inbentarioa egiteko: Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbideko (MAEA) tarte batzuk, 5. iraganbidea eta Ebroko iraganbide nagusirako (EIN) mendiko adarrak eta MAEA-EIN loturakoak Azkoienen eta MAEA-EIN loturako adarra Andosillan.

2. Abelbideak sailkatzeko espedientean ariko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria izendatzea, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura, Ameskoabarreneko Udalera, Lokiz Mendiko Administrazio Batzarrera, Villamayor de Monjardineko Udalera, Samendieta 30 fazeriara, Metautengo, Allin ibarreko, Azkoiengo eta Andosillako udaletara eta departamentu honetako Ekonomia Aferetarako Bulegora.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Iruñean, 2021eko ekainaren 26an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2110673