182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

118E/2021 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 108E/2021 Ebazpenean atzemandako akats bat zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi hau ebazten da: Nafarroako toki entitateetan administrazio elektronikoa ezartzeko eta/edo hobetzeko 2021eko dirulaguntzen deialdia.

Akats bat atzeman da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 108E/2021 Ebazpenaren II. eranskinean, zerbait falta delako; ebazpen horren bidez ebatzi zen Nafarroako toki entitateetan administrazio elektronikoa ezartzeko eta/edo hobetzeko 2021eko dirulaguntzen deialdia. Ondotik ematen den moduan zuzentzen da orain:

Buñuelgo Udala baztertutako entitateen artean sartzen da, deialdiaren 4. oinarriko 2. baldintza ez betetzeagatik, hau da, Nafarroako Gobernuari 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Horrenbestez, dagozkidan eskumenak erabiliz, arau hauek esleitzen baitizkidate eskumenok: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 8.n) artikuluak.

EBAZTEN DUT:

1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 108E/2021 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea; ebazpen horren bidez ebazten da Nafarroako toki entitateetan administrazio elektronikoa ezartzeko eta/edo hobetzeko 2021eko dirulaguntzen deialdia. Hortaz, Buñuelgo Udala sartzen da baztertutako entitateen artean, deialdiaren 4. oinarriko 2. baldintza ez betetzeagatik, hau da, Nafarroako Gobernuari 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

2. Ebazpen hau eta II. eranskina jakinaraztea dirulaguntzen deialdian parte hartu duten toki entitateei, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura, Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Atalera, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (Kontabilitate Zentroa), kontu-hartzailetza delegatura eta dirulaguntzen deialdian parte hartu duten toki entitateetara.

3. Ebazpen hau eta ekainaren 30eko 108E/2021 Ebazpenaren II. eranskina zuzenduta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nafarroa.eus atarian eta Nafarroako Gobernuko Dirulaguntzen Datu-basean.

Iruñean, 2021eko uztailaren 19an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

II. ERANSKINA

II. eranskina: Deialdiko betebeharrak ez betetzeagatik edo kreditu nahikorik ez izateagatik dirulaguntza ukatzen zaien toki entitateen zerrenda.

1) Lesakako Udalaren eskaera ez onartzea, deialdiaren 7. oinarriko azken paragrafoarekin bat, eskaera epez kanpo aurkezteagatik.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2021/05/19a zen, eta eskaera 2021/05/20an aurkeztu zen.

ESPEDIENTE ZENBAKIA

TOKI ENTITATEA

IFZ

ARRAZOIA

0011-3898-2021-000145

LESAKAKO UDALA

P3115200B

Eskaera ez da onartzen, epez kanpo aurkezteagatik

2) Jarraian adierazten diren toki entitateen eskaerak ez onartzea, 4. oinarriko 2. betebeharra ez betetzeagatik, hau da, Nafarroako Gobernuari 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

ESPEDIENTE ZENBAKIA

TOKI ENTITATEA

IFZ

ARRAZOIA

0011-3898-2021-000065

OLAZTIKO UDALA

P3118900D

Eskaera ez da onartzen, 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik

0011-3898-2021-000080

ZUÑIGAKO UDALA

P3126500B

Eskaera ez da onartzen, 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik

0011-3898-2021-000083

BUÑUELGO UDALA

P3105700C

Eskaera ez da onartzen, 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik

0011-3898-2021-000101

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

P3171627G

Eskaera ez da onartzen, 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik

0011-3898-2021-000123

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

P3157636F

Eskaera ez da onartzen, 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik

0011-3898-2021-000124

BERRIOBEITIKO UDALA

P3190200J

Eskaera ez da onartzen, 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik

0011-3898-2021-000138

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

P3161393H

Eskaera ez da onartzen, 2019ko Kontu Orokorra ez bidaltzeagatik

3) Jarraian adierazten diren toki entitateei dirulaguntza ukatzea, deialdiaren 6. oinarriaren barnean sartzen diren gastu diruz lagungarrien xede ez diren aurrekontuak edo fakturak aurkezteagatik.

ESPEDIENTE ZENBAKIA

TOKI ENTITATEA

IFZ

ARRAZOIA

0011-3898-2021-000017

ZARRAKAZTELUKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

P3138024I

Bi faktura aurkeztu ditu, deialdia argitaratu aurreko data dutenak (2021eko 87. NAO, apirilaren 19koa).

Fakturaren zk.: 202018839 (Fakturaren data: 2020/12/31)

Fakturaren zk.: 202106370 (Fakturaren data: 2021/03/29)

(5. oinarria, Gauzatzeko epea)

0011-3898-2021-000023

OBANOSKO UDALA

P3118300G

Ziurtagiriak jaulkitzea

(6.2 oinarria, c paragrafoa)

0011-3898-2021-000024

TIRAPUKO UDALA

P3122900H

Ziurtagiriak jaulkitzea

(6.2 oinarria, c) paragrafoa

0011-3898-2021-000025

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

P3173277I

Ziurtagiriak jaulkitzea

(6.2 oinarria, c paragrafoa)

0011-3898-2021-000026

ENERIZKO UDALA

P3108800H

Ziurtagiriak jaulkitzea

(6.2 oinarria, c paragrafoa)

0011-3898-2021-000030

UTERGAKO UDALA

P3124600B

Ziurtagiriak jaulkitzea

(6.2 oinarria, c paragrafoa)

0011-3898-2021-000038

MURUZABALGO UDALA

P3118000C

Ziurtagiriak jaulkitzea

(6.2 oinarria, c paragrafoa)

0011-3898-2021-000061

SARTAGUDAKO UDALA

P3122300A

“TEKNOLOGIA KUDEATZEKO ZERBITZUAK: ETENGABEKO HOBEKUNTZARAKO ZERBITZUA”

“TEKNOLOGIA KUDEATZEKO ZERBITZUAK: BILTEGIRATZEA ETA ZAINTZA”

(6.2 oinarria, a paragrafoa)

0011-3898-2021-000070

GOIZUETAKO UDALA

P3111600G

Dirulaguntza prestakuntzarako bakarrik eskatzen da, eta kasuistika hori ez dago deialdiaren 6. oinarrian jasota.

Dirulaguntzaren xedea da Administrazio Elektronikoa ezarri eta/edo hobetzea, eta hortaz, prestakuntza gastu diruz lagungarria da baldin eta deialdiaren V. eranskinean jasotako 4 mota horietako edozeini lotuta badago.

0011-3898-2021-000076

AZKOIENGO UDALA

P3120200E

“Jakinarazi” eta “Hitzez hitzezko transkripzioa ele bitan, gaztelania-euskara”

(Gastu hau ez da diruz laguntzen ahal, ez baita sartzen deialdiaren 6.1 oinarriaren xedeen artean, hau da: “Administrazio elektronikoaren software plataformak ezartzea, integratzea eta hobetzea”)

0011-3898-2021-000121

ARANTZAKO UDALA

P3102200G

Dirulaguntza prestakuntzarako bakarrik eskatzen da, eta kasuistika hori ez dago deialdiaren 6. oinarrian jasota.

Dirulaguntzaren xedea da Administrazio Elektronikoa ezarri eta/edo hobetzea, eta hortaz, prestakuntza gastu diruz lagungarria da baldin eta deialdiaren V. eranskinean jasotako 4 mota horietako edozeini lotuta badago.

“Udalaren egoitza elektronikoaren zerbitzuak eta edukiak aurkezteko bideoa”

(Gastu hau ez da diruz laguntzen ahal, ez baita sartzen deialdiaren 6.1 oinarriaren xedeen artean, hau da: “Administrazio elektronikoaren software plataformak ezartzea, integratzea eta hobetzea”)

0011-3898-2021-000131

ESTERIBARKO UDALA

P3109700I

“WhatsApp bidez komunikatzeko plataforma”

(Gastu hau ez da diruz laguntzen ahal, ez baita sartzen deialdiaren 6.1 oinarriaren xedeen artean, hau da: “Administrazio elektronikoaren software plataformak ezartzea, integratzea eta hobetzea”)

F2111299

Iragarkiaren kodea: F2111299