182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, ikastetxeetan 2021-2022 ikasturterako jateko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 575715.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/575715).

2021eko uztailaren 15eko osoko bilkuran onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

Udal laguntza hauek eska ditzakete laugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitateek.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da 2021-2022 ikasturtean ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.viana.es/actualidad/tablon/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa: 15.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak ikasturte bakoitzeko irailetik maiatzera bitarte aurkezten ahalko dira.

Vianan, 2021eko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2111302