182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, hirigune historikoaren barne eraberritzerako plan berezian, 34. poligonoko 30 lurzatian (Mutuberria kalea, 2). Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2021eko uztailaren 20an egindako tokiko gobernu batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea “Aldaketa xehatua, Hirigune historikoaren barne eraberritzerako plan berezian (EHBEPB) 34. poligonoko 30 lurzatian, (Mutuberria kalea, 2); Aldo Deportes SLk sustatu du aldaketa, eta xede du bertan dagoen eraikina beste batez ordeztu ahal izatea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Tafallan, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2111507