182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Birpartzelazio proiektua, Rocaforte-Zangoza industrialdean.
Behin betiko onespena

Udalak erabaki bat hartu zuen 2021eko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran. Hona hemen haren xedapen zatia:

1.–Hasiera batean onestea Rocaforte-Zangoza industrialdearen birpartzelazio proiektua, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko Industria Sustatzeko Zerbitzuko Industria Lurzoruaren Atalak aurkeztua, espedientean jasota dagoen 2021-04-20ko agiriaren arabera.

2.–Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

3.–Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.c) artikuluan xedatuarekin, behin betiko onespen berariazkoaren beharrik gabe, proiektua behin betiko onetsita geldituko da, jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada.

Hasierako onespenerako erabakiaren ediktua argitaratu zen 2021eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20an, bai eta Diario de Navarra egunkariaren 2021eko maiatzaren 17ko alean eta Diario de Noticias egunkariaren 2021eko maiatzaren 18ko alean ere, eta jendaurrean egon den bitartean ez da haren aurkako alegaziorik jarri.

Horrenbestez, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren 169 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, behin betiko onetsita geratu da aipatutako birpartzelazio proiektua.

Zangozan, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2111304