182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1959. eta 1960. lurzatietan, gehieneko lerrokadurak berriz definitzeko. Hasierako onespena

2021eko uztailaren 19an, San Adriango alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen; haren xedapen zatiak honela dio hitzez hitz:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Ana María Calvo Hernández andreak Hercal de Proyectos y Soluciones SLren izenean (IFZ: B31871916) aurkezturiko xehetasun-azterketa (746 erregistro zenbakia), San Adriango 3. poligonoko 1959. eta 1960. lurzatiei buruzkoa, lurzati horietan dauden gehieneko lerrokadurak berriz definitzeko xedez.

Bigarrena.–Xehetasun-azterketa hogei egunean jendaurrean izatea, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udal honen iragarki-oholean eta udal egoitza elektronikoan argitaratzen denetik aitzina, eta orobat iragarkia argitaratzea Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du xehetasun-azterketa, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere. Horri dagokionez, interesdunen eskura gelditu da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean; jendeari harrera egiteko ordutegian.

Hirugarrena.–200 euroko tasa onestea, sustapen partikularreko planeamendurako tresnak tramitatzeagatik; tasa hori eta aldaketa honek dakartzan argitalpen gastu guztiak sustatzailearen kontura izanen dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau banan-banan jakinaraztea xehetasun-azterketaren esparruan sarturik dauden lurren jabeei.

San Adrianen, 2021eko uztailaren 19an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2111316