182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, sustapen pribatuaren bidez Alde Zaharreko etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Sustapen pribatuaren bidez Alde Zaharreko etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Sustapen pribatuaren bidez Garesko Alde Zaharreko etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, eta haren behin betiko testua argitara emanen da.

Garesen, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2111329