182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2021ean kirol jarduera puntualak antolatzeagatik. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 576222.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/576222).

Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.

Alor kudeatzailea: Komunitate Ekintza, Garapenaren aldeko Lankidetza eta Kirola.

Instrukzio organoa: dirulaguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Deialdiaren xedea:

dirulaguntzak ematea, 2021. urtean kirol jarduera puntualak antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko entitateei.

Deialdiaren helburua:

Iruñean unean uneko kirol ekitaldiak egiten laguntzea, sustatzeko hiriko lehiaketako eta aisialdiko kirol jarduera, haiekin lotutako jarduera ekonomikoa eta tokiko turismoan daukan inpaktua.

Iruñean, 2021eko uztailaren 21ean.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2111395