182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, 2021eko udan hiri-kanpaldiak egiteko
udal-dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 575726.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/575726).

A) Onuradunak: Orkoiengo familiak.

B) Xedea: familia-kontziliazioa ahalik eta modu justu eta eraginkorrenean gauzatzea. Horretarako, dirulaguntzak emango dira, 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak hiri-kanpaldietara joan daitezen 2021eko udan.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: gehienez ere, 45 euro ume eta aste bakoitzeko.

E) Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarri hauek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) argitaratu eta biharamunean, eta irailaren 15ean bukatuko da.

Orkoienen, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2111301