182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Xehetasun-azteketa, 1. poligonoko 768. lurzatiarena.
Hasierako onespena

Leitzako alkateak uztailaren 13ko 2021/0210 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 768. lurzatiari buruzko xehetasun-azterketa, Guillermo de la Peña Barrio arkitektoak egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2021eko uztailaren 20an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2111382