182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2021eko apirilaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lapoblación-Meanoko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lapoblación-Meanon, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2111398