182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Cordovillako 478. eta 385. lurzatietako finken normalizazioa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2021eko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Cordovillako 478. eta 385. lurzatietako finken normalizazioa, Aixa Autocaravaning Sociedad Microcooperativak sustatua.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan ezarritakoarekin.

Getze Galarren, 2021eko uztailaren 19an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2111314