182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Arau Subsidiarioen aldaketa xehatua.
Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2021eko ekainaren 24ko ohiko osoko bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea Funesko Arau Subsidiarioen aldaketa, zeinaren helburua baita indarrean dagoen plangintzaren antolamendu xehatua egokitzea, bat etorriz hirigintzaren arloko udal-aholkulariak idatzitako agiriarekin (agiri hori espedientean dago).

Bigarrena.–“Udalerri honetako Arau Subsidiarioen aldaketa, zeinaren helburua baita indarrean dagoen plangintzaren antolamendu xehatua egokitzea” deritzonari buruzko espediente osoa jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, aplikatzekoa den hirigintzako eta ingurumeneko araudia betez.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, txostena jasotzea udalerri honi dagokion mankomunitatetik –Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatetik, alegia– plangintzak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainean.

Txosten horiek tramite-egintza kualifikatutzat hartuko dira, administrazio prozedura erkidegoari buruzko araudian xedatutakoaren ondorioetarako, eta bi hilabeteko epean egin beharko dira gehienez; epe hori iraganez gero txostenak jaso gabe, emantzat joko dira eta tramitazioarekin jarraituko da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin.

Laugarrena.–Erabaki hau egokiro betearazteko jarduketa guztiak egin beharrez behar diren guztiak egiteko ahalmena ematea alkateari.

Funesen, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2110537