182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 879. lurzatian.
Hasierako onespena

Eslabako Udalak, 2021eko uztailaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 879. lurzatirako xehetasun-azterketa (Santa Barbara kalea, 1), José Vidart Botellak eta Begoña Lerga Galarrek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2007 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eslaban, 2021eko uztailaren 16an.–Alkatea, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L2111292