182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 845. lurzatian.
Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2021eko ekainaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 845. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Nahia Laita, Iker Segura, Unai Laita, Saioa Irigoyen, Edurne Crelgo, Álvaro Sanz, Armando Ros eta Itxaso Laita jaun-andreek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Ziraukin, 2021eko uztailaren 19an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2111328