182. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, hizkuntza-paisaia euskaratzeko dirulaguntzak, 2021

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 576303.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke.

Laburpena, Baztango elkarteen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza paisaia (kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta web guneak) euskaraz edo euskara/gaztelaniaz jartzeko 2021 urterako dirulaguntzaren oinarriak.

Baztango Udalak, 2021eko uztailaren 21ean egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen 2021erako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onestea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index).

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Oinarri hauen bidez arautzen diren dirulaguntzak eskatzen ahal dituzte helbide soziala Baztanen daukaten pertsona fisiko edo juridikoek, baita bere jarduera ekonomikoa Baztango udalerrian dauden lokaletan egiten dutenek ere.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeagatik entitateei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea. Dirulaguntza hauen arrazoia diren jarduerek euskararen gizarte erabilera sustatu eta hedatzea izanen dute helburu berariazko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 30ean, 14:00etan akituko da.

Baztanen, 2021eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2111393